martes, 17 de noviembre de 2009

Nere portafolio elektronikoaren diseinua

Nere ustez portfolio elektronikoa instrumentu bat bezala ezagutzen dugu, ezaguera akademikoaren garapenaren ispilua dela esaten da. ikaslearentzat ikaskuntza tresna bat bihurtzen da denboraren poderioz eta norberaren gaitasun profesionalaren ebidentziak jasotzen ditu.

Honengatik, portfolioak ugaritu egin dira hezkuntzan. Irakasleek ikasleen autonomia indartu nahi zuten eta horregatik sortu ziren portfolioak. Gaur egun ebaluazio tresna bezala ere erabiltzen dira autonomia indartzeaz gain.

Nik aukeratu dudan artikuluan zera aurkezten dute: portfolio diseinu bat non bizitza guztirako ikasketa bideratzen den, hau da, ePEL. "El Portfolio Europeo de las Lenguas".
ePEL-en kasuan portfolioaren jabea da gestionatu dezakeena beraz ez du balio ebaluazio tresna bezala, beraz ikasketa autonomoa da.

Portfolioaren gestioa horrela laburbildu daiteke:
Jabeak ikasketa prozesuaren informazioa jasotzen du (ebidentziak eta materialak) eta hauek antolatu behar ditu eta era berean aukera du eboluzioari buruz gogoetak egiteko eta pentsatzeko. Ondoren ikasleak badu aukera etorkizunerako planak egiteko eta horrela aurkeztu egin dezake adibidez bere tutoreari, aholkuak jasotzeko.

Europako ahokularitza, esan zuen Europan oso garrantzizkoa zela 2 hizkuntza ezagutzea, mobilizazioa errezteko. ePEL hizkuntzen ikasketaren esperientzia formalak eta informalak aurkezteko eta erregistratzeko tresna bezala aurkeztu du MCERek (Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas. Plurilinguismoa indatzeko balio du.

Hasiera batean PEL paperean egin zen baina konturatu ziren formatu elektronikora pasatzen bazuten abantailak gehitu egiten zirela eta ePEL deitzera pasa zen. Horrela portfolioa diseinatzen hasi ziren 5 eremu kontutan hartzen: erabiltzailearen jabetza, informazio funtzioaren gehikuntza, funtzio pedagogikoaren gehikuntza, pluringuismoa eta esperientzia interektualak eta mugikortasuna.

ePELek PELek bezala bi funtzio nagusi ditu: informatiboa eta pedagogikoa. Informatiboak ebidentziak jaso eta konpetenztziak gordetzen ditu. Pedagogikoak ikasleari orientatzen dio ikasketa prozesuak.

Ondorio bezala esan daiteke ePEL dela bizitza guztiko ikaskuntza gestioa egiten uzten duen portfolio bakarra.

Jon Azkue San Vicente

No hay comentarios:

Publicar un comentario