martes, 17 de noviembre de 2009

Jakintza 2.0

Jakintza 2.0, erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.
Jakintza 2.0-ri buruzko informazioa duen pertsonak, oinarri sendo bati buruzko ezagupen zabala dauka, ez dago mugaturik eta lagunekin eta sozioekin komunikaturik edo konektaturik dago komunitate birtualei esker. Gainera, herramienta asko erabiltzen ditu eta informazioa elkarbanatzen eta antolatzen du askatasun osoz.
Jakintza 1.0 aldiz, mugatuagoa da eta metodo zahatz batzuk bakarrik erabili daitezke informazioa antolatzeko.
Azken urteotan lana, gauzak egitetik gauzak ezagutzera aldatu da.
Jakintzaren eraikilearen ezaugarriak hurrengoak dira; Berritzailea da, sormen handikoa, intelektualki geldiezina, idazmahaiari ez dago lotuta, etengabeko eta itzulgarria den atentzioa du, mugarik ez dauka, ospetsuki huts egiten du, herramienta ugari erabiltzen ditu, elkarlanean taldeko lanak burutzen ditu, konprometitzen da, komunitatearekiko sentsibilitatea dauka, kulturala da, zaintzailea da, ikaskuntza dauka barnean eta autoritatea bere jakinduriatik dator ez honek ematen dion ahalmenarengatik.
Jakintza 2.0-rekin lortu nahi dutena hau da; Gure ekarpenak kontrolatzea, komunitateak onurak lortzea guk ere onurak izateko eta konfiantza espero dugu gardentasun eta zuzentasunaren azpian.
Aurkezpenean ere, Jakintza 2.0-n dabilenarentzat zein aukera berri dauden aipatzen dizkigu; Etorkizuna informazio eskuraketan dauka, ikaslea entreteniturik egoteko estrategiak ikasiko ditu, egokiak diren ebaluazioen metodoak garatuko ditu eta begibistatik ikaslearen arrakasta lortzea ezin izango du kendu.
Mugak ere aipatzen ditu; Erabiltzailearen konpetentzia IKT eraginkortasunez praktikan integratzeko adibidez.
Bukatzeko XXI menderako 5 konpetentzia esaten dizkigu; Adimen disziplinatua edukitze, adimen sintetizatzailea edukitzea, adimen sortzaile, errespetuzko adimena eta azkenik, adimen etikoa edukitzea.

Nere portafolio elektronikoaren diseinua

Nere ustez portfolio elektronikoa instrumentu bat bezala ezagutzen dugu, ezaguera akademikoaren garapenaren ispilua dela esaten da. ikaslearentzat ikaskuntza tresna bat bihurtzen da denboraren poderioz eta norberaren gaitasun profesionalaren ebidentziak jasotzen ditu.

Honengatik, portfolioak ugaritu egin dira hezkuntzan. Irakasleek ikasleen autonomia indartu nahi zuten eta horregatik sortu ziren portfolioak. Gaur egun ebaluazio tresna bezala ere erabiltzen dira autonomia indartzeaz gain.

Nik aukeratu dudan artikuluan zera aurkezten dute: portfolio diseinu bat non bizitza guztirako ikasketa bideratzen den, hau da, ePEL. "El Portfolio Europeo de las Lenguas".
ePEL-en kasuan portfolioaren jabea da gestionatu dezakeena beraz ez du balio ebaluazio tresna bezala, beraz ikasketa autonomoa da.

Portfolioaren gestioa horrela laburbildu daiteke:
Jabeak ikasketa prozesuaren informazioa jasotzen du (ebidentziak eta materialak) eta hauek antolatu behar ditu eta era berean aukera du eboluzioari buruz gogoetak egiteko eta pentsatzeko. Ondoren ikasleak badu aukera etorkizunerako planak egiteko eta horrela aurkeztu egin dezake adibidez bere tutoreari, aholkuak jasotzeko.

Europako ahokularitza, esan zuen Europan oso garrantzizkoa zela 2 hizkuntza ezagutzea, mobilizazioa errezteko. ePEL hizkuntzen ikasketaren esperientzia formalak eta informalak aurkezteko eta erregistratzeko tresna bezala aurkeztu du MCERek (Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas. Plurilinguismoa indatzeko balio du.

Hasiera batean PEL paperean egin zen baina konturatu ziren formatu elektronikora pasatzen bazuten abantailak gehitu egiten zirela eta ePEL deitzera pasa zen. Horrela portfolioa diseinatzen hasi ziren 5 eremu kontutan hartzen: erabiltzailearen jabetza, informazio funtzioaren gehikuntza, funtzio pedagogikoaren gehikuntza, pluringuismoa eta esperientzia interektualak eta mugikortasuna.

ePELek PELek bezala bi funtzio nagusi ditu: informatiboa eta pedagogikoa. Informatiboak ebidentziak jaso eta konpetenztziak gordetzen ditu. Pedagogikoak ikasleari orientatzen dio ikasketa prozesuak.

Ondorio bezala esan daiteke ePEL dela bizitza guztiko ikaskuntza gestioa egiten uzten duen portfolio bakarra.

Jon Azkue San Vicente

domingo, 8 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut II

Azken klasean bi aldaketa egin genituen blogean:
- Lehenengo aldaketa abesti bat igotzea izan zen. Motxila digitalean daukagun Audacity programa erabili eta internetetik abesti bat jeitxi genuen eta audacity programan ireki genuen. Programa honekin abestia eraldatu dezakegu, hau da, zati batzuk errepikatu,tonua aldatu, ... Abestia gure gustura genuenean, blogera igo genuen.
- Bigarren aldaketa bideo bat igotzea izan zen. http://www.screentoaster.com orrialdean sartu ginen eta bakoitzak bere kontua egin zuen. Bertan egin dezakezuna da, grabatzeari eman eta ordenagailuak pantailan zuk egiten ari zarena, grabatu egiten du eta gero ikusi egin daiteke. Horrela bideo bat egin dezakezu adibidez erakusteko nola saru gmailen. Nik grabatu nuena izan zen nola sartu gmailean eta google docsen nola konpartitu dokumentu bat. Ondoren bideo screen toaster orrialdera igo genuen. Eta bukatzeko blogera igo genuen "edición de HTML"-ren bitartez URL-a kopiatuz.

lunes, 2 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin du?

Azken denboraldian blogean aldaketa ugari egin ditugu. Lehenenho albiste bat igo genuen hezkuntzari buruzkoa, bertan, argazki eta youtubeko bideo bat jarri genituen eta ondo ikusten da. Gadget bat jarri genuen eta lan guztiak etiketatu genituen. Horrela lan guztiak atera ordez, pantailaren eskubialdean lan guztien izenak agertzen dira eta zuk nahi duzuna autatzen duzu. Hau oso erabilgarria da izugarrizko gauza asko badituzu. Egin genuen hirugarren gauza baimenak izan ziren. Honekin lortzen duguna, gure blogean guk nahi dugun pertsonak sartzea da. Gure lagunei edo nahi dugunari inbitazio bad bidaltzen diogu eta horrela bera gure blogean sartu daiteke. Egi genun azken gauza gadget berri bat jartzea izan zen. Honekin gure lagun edo ezagun batek blogean gauza berriak jartzen baditu edo edatzita zituen gauzak gure blogean agertuko dira baita ere pantailaren eskubian.

Nire iritziz bloga ondo dago lanak egiteko. Hasieran ez nuen oso ulertzen uste nuelako edozein ahal zela sartu bakoitzaren blogean, baina baimenek hori bereahala konpontzen da

martes, 27 de octubre de 2009


EMUN Nafarroa Oinez-ek eta Behatokiak antolatutako TXIKIAK HANDI topaketan egongo da.


"Topaketa hau urriaren 16an arratsaldeko 17:00etan izango da eta helburu bikoitza du: batetik, beste errealitate batzuetako erakundeon lana ezagutzea, eta bestetik, Euskal Herrian euskaren alde lanean ari diren erakundeen berri ematea."


  • Aurten, Nafarroa Oinez TXIKIAK HANDI lelopean ari da lanean, hizkuntza txikien handitasuna aldarrikatzeko asmoz. Lelo honek Europako hizkuntza xumeen indarra nabarmentzea du helburu, euskaren egoera beste hainbatenarekin parekatuz.

Leloaren xedea gauzatzeko, Europako 5 hizkuntza txikirekin egon dira harremanetan, eta harreman-sarea bat eraiki dute hizkuntzon normalizazioan lanean diharduten hainbat erakunderen laguntzaz. Ezagutu dituzten erakundeak honako hauek dira:

  • ARAGOIERA, Nogara elkartea
  • KATALANA, Omnium Cultural elkartea
  • OKZITANIERA, Calandreta elkartea
  • BRETAINIERA, Diwan elkartea
  • GALESA, Rhag elkartea

Euskal Herriko errealitatea aurkezteko, euskararen normalizazioaren esparruan ari diren hainbat erakunde gonbidatu dituzte topaketa horretara, egiten duten lana aurkez dezaten. Hainbat sektoretako eragileak gonbidatu dituzte, eta sektore sozioekonomikoan egiten den lana EMUNek azalduko du.