Jakintza 2.0, erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.
Jakintza 2.0-ri buruzko informazioa duen pertsonak, oinarri sendo bati buruzko ezagupen zabala dauka, ez dago mugaturik eta lagunekin eta sozioekin komunikaturik edo konektaturik dago komunitate birtualei esker. Gainera, herramienta asko erabiltzen ditu eta informazioa elkarbanatzen eta antolatzen du askatasun osoz.
Jakintza 1.0 aldiz, mugatuagoa da eta metodo zahatz batzuk bakarrik erabili daitezke informazioa antolatzeko.
Azken urteotan lana, gauzak egitetik gauzak ezagutzera aldatu da.
Jakintzaren eraikilearen ezaugarriak hurrengoak dira; Berritzailea da, sormen handikoa, intelektualki geldiezina, idazmahaiari ez dago lotuta, etengabeko eta itzulgarria den atentzioa du, mugarik ez dauka, ospetsuki huts egiten du, herramienta ugari erabiltzen ditu, elkarlanean taldeko lanak burutzen ditu, konprometitzen da, komunitatearekiko sentsibilitatea dauka, kulturala da, zaintzailea da, ikaskuntza dauka barnean eta autoritatea bere jakinduriatik dator ez honek ematen dion ahalmenarengatik.
Jakintza 2.0-rekin lortu nahi dutena hau da; Gure ekarpenak kontrolatzea, komunitateak onurak lortzea guk ere onurak izateko eta konfiantza espero dugu gardentasun eta zuzentasunaren azpian.
Aurkezpenean ere, Jakintza 2.0-n dabilenarentzat zein aukera berri dauden aipatzen dizkigu; Etorkizuna informazio eskuraketan dauka, ikaslea entreteniturik egoteko estrategiak ikasiko ditu, egokiak diren ebaluazioen metodoak garatuko ditu eta begibistatik ikaslearen arrakasta lortzea ezin izango du kendu.
Mugak ere aipatzen ditu; Erabiltzailearen konpetentzia IKT eraginkortasunez praktikan integratzeko adibidez.
Bukatzeko XXI menderako 5 konpetentzia esaten dizkigu; Adimen disziplinatua edukitze, adimen sintetizatzailea edukitzea, adimen sortzaile, errespetuzko adimena eta azkenik, adimen etikoa edukitzea.
martes, 17 de noviembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario